Datorren ostegunean, hilaren 9an, "Etxea eta euskalkiak" izenburuko hitzaldia emango du Aritz Abaroa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoko teknikariak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Hitzaldi bi emango ditu, bata goizeko 10:30ean, gaztelaniaz, eta bestea 12:00etan, euskaraz. Ekimena Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da.
Jardunaldiok urrian zehar burutzen ari dira. Euskaltzaindiak "Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak" izeneko hitzaldi zikloa antolatu du.
Horrezaz gain, "Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" izeneko erakusketa ere prestatu du Akademiak; urriaren 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Bilboko Plaza Barrian. Erakusketa horren bertsio digitala ere egin du Akademiak.
Euskaltzaindiak prestatu duen egitarauari buruzko informazioa: 94-4158155 (9:00etatik 14:00etara). Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 1,2 MB)