Euskaltzaindiak Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.
Oiartzungo Udalarekin batera kaleratu zen eta Lourdes Otaegik koordinatu zuen liburu honetan, Juan Mari Lekuona ezagutu, maite eta mirestu zuten hainbat idazlek, poetak, abeslarik eta euskaltzainek hartu zuten parte. Hauek dira egileak: Xabier Lete, Gorka Aulestia, Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Toledo, Jon Kortazar, Joxe Austin Arrieta eta Lourdes Otaegi. Liburuak hiru zati nagusi ditu: "Lekuona. Gertuko erretratuak"; "Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005)"; eta "Lekuona. Literatura ikerle eta poeta".