Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza adobe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

adobe
iz. eraik. Buztinez eta lasto xehatuz eginiko orea, adreilu forma eman, eta eguzkitan lehortu ondoren, paretak egiteko erabiltzen dena. Ik. pezo. Adobezko hormak zituen landetxe batean bizi nintzen.

Aztergaia: adobe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zo(h)i (eta lur zohi) 17 ager., EZ 4 ("Fiñean hil gogorrak dauntza mobimendu gaberik, Eztutela zohiaren baizen berze galderik", "Lekhuaren eredura hartzen dugu zohia, eta ez damu dugula bedinkatu hobia", "O Iongoiko Aita Adam lurretik formatua, eta Eüa haren saihetz hezurrez moldatua lur zohitik illkhi dena gero ere lurrera, epheak iragan eta bihurtzen da berera", "O Iongikom zeñen guztiz manamendu hertsiaz, defuntuak ohoratzen baitire lur zohiaz"), Cb Eg II ("Ta nola buztin puska bat erosi duenak, nai duena orrezaz egin dezakean, edo ontziak, edo zoiak, edo bazterrera bota nai badu: ala Zuk, Jauna, nizaz nai zun guzia egin dezakezu"), Mg PAb ("Zoijak txikartu biar dira atxurraz"), Izt C (zerrendatu batean), Apaol 2 ("Txendorraren garaiko aldean ikusten zan etxabola bat, iru pago adarrekin egiña, eta garoz azpitik eta zoiez gañetik estalia", "Auzera danian artuak erein zituztek, eta ik oraindikan zoi bat bakarrikan ez duk itzuli"), Dv LEd ("Hala-nola buztin pozi bat erosten duenak, nahi duena haretaz egin baitezake, edo untziak, edo zohiak, edo bazterrera bota nahi badu; orobat zuk-ere, Jauna, nitaz nahi duzun guzia egiten-ahal duzu"), JE Bur 2 ("Begien aitzinean daukat bertzalde nola, noizetik noizera, arkhina aski tinkatu zenean eta loditu, palaz urratzen zuten, zohikatuz; zohiak gero metatzeko", "Zohiak bazagoden gero xutik hegika, uda guzian, iguzkiak idortzen zituela"), Or Mi 2 ("Zoi-tartean xir-xirka ari ziren kirkirrak", "nire lanak etxalde ontan irabazi ditun zoi ta zotalak kontatu ezkero, nire izerdi-tantak kontaturik leudekek"), Otx ("naiz-ta etxe au zoiez eta zotzez egiña ixan"), Uzt Sas 2 ("Lauko zoia izaten zan jeneralean, iru edo lau bat zoi soro zabalean"); soi Zav Fab ("Andik, guraso au il ezkero, aren esanen ganera semeak lana bero bai bero egiten abiatu dira: mastui atxurtu, soiak apurtu, ta azpiko lurrak ganera"); zoizar Zait Sof ("Lurra, berriz, elkor, zoizar ta itzegabi-eza").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pezo 4 ager., NekazArkit 2 ("Errioxa Arabarrean zura eta pezoarekin jokatuz egindako eraikin apur-apurrenetakoa da", "Hala ere, bere saihets batean halako material-ahulezia agertzen du, zurezko bilbadura eta pezoarekin"), GizarteZ/OHO ("Barrualdean etxeek pezo edo adreiluzko orma lodiak dituzte muturreko tenperaturetatik babesteko"), G. Nazabal ("Alhagen filosofo arabiarrak, bere aldetik, kabila baten iluntasunean, barrunbea ixten zuten pezoen arteko zirrikitu batetik kanpoko irudi bat, alderantzikatua, pasatu eta paretan proiektatzen dela deskubritzen du"); pezu X. Goia ("Materiala: lurra, adreilua eta pezua"); zohi J. Kalzada ("Etxeak ttipiak ziren, lauzaz eginak; teilatua lastozkoa nahiz zohizkoa izan ohi zen"); zohikatz BiziJator ("lurrazalaren barnean aurkitzen diren substantzia organikoak, esate baterako, zohikatza, harrikatz- eta petrolioi-hobiak, etab.").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adoba : HiztEn, LurE, Euskalterm 3; adobe : AB38 1 ('adobe'); pezo : HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan p.-horma 3: 'tapia'); zohi : AB38 1 (tepe), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

adoba : EskolaHE, DRA (1 remiendo; 2 condimento; 3 panal de avispa; 4 adobe), PMuj DVC (1 panal de avispa; 2 adobe, ladrillo crudo; 3 ocasión; 4 remiendo; etab.); pezo : HiruMila (1 adobe; 2 corpulento, ta), ElhHizt (adobe: masa de barro), Lh DBF (baradeau, tranchée ou mur de pisé qui soutient un terrain élévé), DRA (1 corpulento; 2 adobe), PMuj DVC (adobe, ladrillo crudo, tabicón); pezu : Casve EF (tranchée); zohi : EuskHizt, HiruMila (tepe, pedazo de tierra, terrón de césped), ElhHizt: (1 tepe, tormo, terrón; 2 adobe), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (1 tepe; 2 adobe / 1 morceau de terre couvert de gazon; 2 brique cru; 3 mûr), Casve EF (1 mûr; 2 motte de terre), HaizeG BF (motte de gazon), Lh DBF (1 tranche de terre élévée avec son gazon, motte de gazon, dont onf se sert pour éléver des clôtures en terre avec baradeaux; 2 tranche de terre que renverse la charrue; 3 sorte de brique faite de terre grasse et de paille), DRA (1 tepe; 2 maduro; eta zoi: 1 tepe, tormo...; 2 especie de ladrillo, hecho de tierra y paja: adobe; 3 leño [...] que lleva cada pescador de merluza...; 4 raja; 5 compañeros layadores; 6 caspa de la cabeza; 7 soga), PMuj DVC (zoi: 1 tepe, tormo...; 2 leño de merluceros para recoger el aparejo; 3 raja,...; 4 layador, compañero; 5 caspa de la cabeza; 6 tabique, adobe, ladrillo crudo; 7 maduro...).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E120]: 'Lurrez, gorotzez eta lastoz hornituta egindako eraikitzeko material zaharra; orain adreiluak ordezkatzen duena' (2001-05).

 - [E119]: 'Ahotzarekin nahasitako lurrez egindako adreilu egosgabea. Adobezko paretak ziren lehen gure etxeetan. (N) (Bizirik dirau hitzak) Bibl.: Adobe (cf. Adoba). Adobe 2. BG. Adobe, ladrillo crudo. Adoba-lur = cancagua, tierra para hacer adobes. P. Mugica (DVC) Adobe = zoi, pezo, adoba; adobe para hacer tapias = lasto-buztin. P.Mugica. (DCV). Adoba, 4 (B-g), adobe, brique crue (?) Adobea baiño mingotsago da sagar au, esta manzana es más amarga que el adobe. Azkue. (Badirudi adobe dela). Los Angeles hiriaren sorreran (1905) Migel Leonis garaztarra izan zen lurralde hartaz jabetu zen euskalduna, eta hark eraikitako etxea bere laneko tresna guztiekin Leonis Adobe izeneko Erakustoki zaindua da gaur egun hiriaren erdian'.

 - [E123]: 'azken bilkuran aztertu genuen, JMSk egindako oharraren harira, eta sartzea erabaki Tekn. markarekin'.

 - [E113]: 'OEHn ez dut adibiderik aurkitu. EUSKALTERMen erdal 'adobe'ren ordain, adobe eta pezo ematen dituzte; frantsesez, nonbait, brique crue da, eta ingelesez adobe. Agian, Hiztegi Batuko lantaldeari galdetu Mugicak ematen dituen adoba, pezo, zoi ordainen artean zer hobetsiko lukeen, edo horri buruzko txostena eskatu? Eta orduan hartu Erabakia'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): 'nazioarteko hitza denez, sartzea onartu da. Tekn. markarekin joango da'. Erabakia (2001-06-29): 'jadanik aztertua dago'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.