Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak adierazpen bateratua egin dute, gaur, Jagon Jardunaldiaren baitan
Ipar Euskal Herrian erakunde aldaketa gertatuko da 2017ko urtarriletik goiti. Hortaz, Euskaltzaindiari eta Euskal Konfederazioari iruditzen zaie "garai ezin egokiagoa dela hizkuntza politika berri hori garatzen hasteko"
Sortzen den mementotik beretik hasita, Elkargoaren estatutuetan euskararen hizkuntza eskumena jaso behar dela esan dute erakunde biek, Korsikan, Bretainian eta Ipar Katalunian egin bezala, Ipar Euskal Herrian ere euskarari "nolabaiteko izaera ofiziala" aitortu behar zaiola azpimarratuz. Horretarako, gogoratu dute ezinbestekoa dela "baliabide aski paratzea eta hizkuntza politikarako aurrekontu propioa bideratzea"
Maider Hegi (Euskal Konfederazioa) eta Xarles Bidegain (euskaltzainburordea), gaur, Baionan
Aldizkariaren 10. ahalegina aurkeztu du Euskaltzaindiak aste honetan, antzerkiari eskaini diona
11.aren ideia edo hari nagusia ere buruan eta gogoan du Bernardo Atxagak: "akordeoia izango da"
"Erlea'n dena dago ondo pentsatuta, aldizkari bakoitzaren edukiak ondo aukeratuta daude, zainduta eta orraztuta. Honelako aldizkari gutxi ezagutzen dut nik munduan”, esan dio Plazaberri-ri idazle eta euskaltzain asteasuarrak
Aldizkariaren 10. zenbakia aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak, Bilboko bere egoitzan
Zenbaki berriak euskal antzerkia “barru-barrutik” ezagutzeko aukera ematen du, Bernardo Atxaga 'Erlearen' zuzendariak agerpenean esan duen legez
“Jarraituko dugu proiektu hau bultzatzen, 'Erlea' euskal kulturako erreferente bihurtu nahi dugulako”, aitortu du Andres Urrutia euskaltzainburuak
Zenbaki berrian kolaboratu edo parte hartu dutenen artean daude Patxo Telleria, Agus Perez, Aizpea Goenaga, Ander Lipus, Iñake Irastorza, Mikel Martinez, Jokin Oregi, Iñaki Rikarte edo Anjel Alkain, besteak beste
Bihar, 12:00etan, ERLEA aldizkariaren 10. zenbakia aurkeztuko dugu gure Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
Zenbaki berrian euskal antzerkigintza da protagonista nagusia.
Biharko agerpenean parte hartuko dutenak: Bernardo Atxaga; Andres Urrutia; Mikel Martinez; Patxo Telleria; Inun.
Anjel Alkain aktoreak ERLEArako idatzitako testua aurreratzen dizuegu hemen: 'Aktore bizitza'.
Hizkuntza eta etnografia bildu ditu lan berean zeberioztar ikertzaileak 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak (II)' liburuan
23 herritako 102 berriemailek emandako 450 mito eta esakune bildu ditu Etxebarriak lan mardul honetan
“Saiatu naiz zehaztasunera jotzen, gauzak eredu onean hartzen etorkizunari eredu finkagarri bat emateko”, esan du idazle bizkaitarrak, Deustuko Unibertsitatean gaur egin den prentsaurrekoan
Deustuko Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzari esker argitaratu da Etxebarriaren lana
- Jusèp Loís Sans Socasau: "Estatu espainiarrean ez daude hainbeste Akademia, eta garrantzitsua da elkar ezagutu eta laguntzea"
- Euskaltzaindiaren Hiztegiak ia 100.000 bistaratze izan ditu urrian
- Astelehenean, 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak' liburua aurkeztuko da Deustuko Unibertsitatean
- 'Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk', Bilbo Zaharra Forum-en