'Hitzak Lege' erakusketaren irekiera-ekitaldia Eusko Legebiltzarrean
- Eusko Legebiltzarrean (Gasteiz) estreinatu da gaur Hitzak Lege erakusketa ibiltaria. Eraikuntzaren bigarren solairuan izango da ikusgai, gaurtik hasi eta urriaren 30era arte. Herritarrentzat ere zabalik izango da erakusketa, ondoko egutegiarekin:
- Ekainean eta urrian, astelehenetik-asteazkenera (11:00etatik 14:00etara).
- Uztailean eta irailean, astelehenetik-ostiralera (11:00etatik 14:00etara). - Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiek antolatutako erakusketa Eusko Legebiltzarraren egoitzan inauguratu da, Andres Urrutia euskaltzainburuak egindako bisita gidatuarekin.
Idatzi iruzkina