Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernu berria eratu ondoren, Eusko Jaurlaritzak legealdi berrian hizkuntza politikaren eremuan garatu nahi dituen lan-ildoak zehaztu ditu. Era berean, Nafarroako Gobernuak Euskararen I Plan Estrategikoa onartu berri du. Gainera, Ipar Euskal Herrian Euskal Elkargoa erakundea sortu berri da; erakunde honek, besteak beste hizkuntza politikaren eremuan eskumenak izango ditu. Horiek horrela, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak herri-erakundeek dituzten asmoak eta ildoak ezagutzera emateko, bai eta herri-erakundeek hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerez jarduteko, mintegi bat antolatu dute Bilbon, ekainaren 14an. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi eta 13:15ean amaituko da.
Mintegi honetan parte hartuko dute Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioaren lehendakariak; Andres Urrutia euskaltzainburuak; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak; Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak; Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak; Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari nagusiak; Beñat Arrabit Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduradunak; eta Mathieu Bergé Ipar Euskal Herriko EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak. Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak koordinatuko du jardunaldia.
Herri-erakundeek hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerak aztertuko dira ekainaren 14an, Bilbon
Mintegia Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egingo da, goiz osoa hartuko duela (09:45-13:30).
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatu dute jardunaldia, elkarlanean.
Izena emateko: 944056450 (idazkaritza@sabinoarana.org).
Idatzi iruzkina