11 emaitza estatu bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

estatu
1 iz. Unitate politiko beregaina eta burujabea den nazioa, nazio zatia edo nazio multzoa; unitate horretan aginpidea gauzatzen duten erakundeen multzoa. Europako estatuak. Eireko Estatu Askea. Estatu arteko harremanak. Estatua eta nazioa. Elizaren eta estatuaren bereizketa. Botere handia dute, eta estatuaren aurrekontuaren zati handi bat haien esku dago. Hala izan da estatu-arazo guztietan. Estatuarenak diren eskoletan. Estatu mailako batzarra. Ameriketako Estatu Batuak.
2 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizarte mailetako bakoitza. Hiru estatuak: apaizak, aitoren semeak eta herri xehea. Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten.
3 iz. zah. edo beh. Egoera. Estatu txarrean zen.

Aztergaia: estatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: Estatu Batuak, estatu-nazioa; eta AS gisa (sarrera honetan nahiz kolpe sarreran): estatu-kolpe .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "eta estatua. Esate baterako: plazaren erdian eraikitako estatua ederra". (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adibideen artean gehitzekoa zuzenbideko estatu .

 - [E116]: a) kolpe sarreran aipa daiteke estatu-kolpe azpisarrera, kolpe izenaren adiera jakin bati dagokionez; baina hemen ere aipa daiteke, formaren aldetik (ahal dela, holakoetan. sarrera bietan jaso behar baitira holakoak); b) ongi iruditzen zait adibide berria gehitzeko E210ren proposamena (-a mugatzaile eta guzti emango dugu, gainerako adibideak bezala: zuzenbideko estatua).

 - Erabakia: (2009-01-30) ok, baina zuzenbide estatua. eta AS: estatu-kolpe.

estatu idazkari, estatu-idazkari
1 iz. Zenbait herrialdetan, agintari politikoa, herrialdeko sistemaren arabera, ministerio baten buru edo ministerio baten atal baten buru dena. Espainiako kirol estatu idazkariak ohartarazi zuen azken urteotan nabarmen ugaritu direla legez kanpoko dopin gaiak. Hala jakinarazi zuen Londresko Ipar Irlandarako estatu idazkariak.
2 iz. Ameriketako Estatu Batuetan eta Vatikanoan, Atzerri Arazoetako ministroa. Bush eta Colin Powell estatu idazkaria izan dira Ekialde Hurbilean.

Aztergaia: estatu-idazkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): estatu-idazkari 61: EiTB 60 (adib.: “Asteartean adostu zuten prozesu hori Hillary Clinton AEBetako estatu-idazkariaren babesarekin”), Argia (“Ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, ekar dezagun gogora Defentsako aurreko estatu-idazkariak, Constantino Mendezek, kargua uzterakoan esan zuena”); estatu idazkari 503: Consumer, Berria 317, EiTB 176, Argia 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estatu(-)idazkari 4: Berria, Ander Irizar 3 (“Lajosek musu eman zion masail banatan, eta gero estatu-idazkari baten eskutitza atera zuen paper-zorrotik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kolegio 1. Zenbait erakunde katolikoren izena. Angelo Sodano Vatikanoko Estatu idazkaria izango da aurrerantzean kardinalen kolegioko dekanoa. Apezpikuen kolegioa bihar bilduko da.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es secretario de Estado / fr secréetaire d’État: Elhuyar: estatu-idazkari / Nolaerran: estatu idazkari / Zehazki: Estatu Idazkari / Labayru: estatu-idazkari, estatuako idazkari / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa estatu sarreran.

estatu kolpe, estatu-kolpe
iz. Militar edo matxinatu talde bat estatu baten aginteaz indarrez jabetzea. Estatu kolpeak huts egin zuen. Estatu-kolpearen beldur, herritarrak kalera irten ziren.
estatu kolpea eman, estatu-kolpea eman
du ad.-lok. Pinochetek estatu kolpea eman zuen Txilen, 1973an. Matxinatuek uste zuten estatu-kolpea ematean azkar eskuratuko zutela agintea.

Aztergaia: estatu-kolpea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

estatua
iz. Izaki bizidun bat osorik irudikatzen duen eskultura-lana. Poseidonen estatua.

Aztergaia: estatua

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estatuarteko
adj. Hainbat estaturen artean egiten dena, hainbat estaturi edo hainbat estaturen arteko harremanei dagokiena. Estatuarteko goi bilerak. Estatuarteko erakundeak.

Aztergaia: estatuarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-01-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

ik. oharra s.u. laterriarteko: "estatu hobetsiaren gain erakitako estatuarteko dagokio euskara batuari".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: honi ere ez dio inork oharrik egin, baina lantaldeak zalantzazkotzat ematen zuenez (F), ekarri dut eztabaidara; formak ez du aitzakiarik (nahiz zalantzak izan ditzakegun osaera honetako zein jasoko dugun hiztegian mugatzeko orduan), eta beste azalpenik gabe onartzea proposatzen dut: "estatuarteko".

 - Erabakia: (2009-01-30) ok.

estatubatuar
1 adj. Ameriketako Estatu Batuetakoa, Ameriketako Estatu Batuei dagokiena. Estatubatuar soldaduak.
2 iz. Ameriketako Estatu Batuetako herritarra.

Aztergaia: estatubatuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Soziologia (“Muga estatubatuarra”, “hezkuntza estatubatuarra”), F. Rius (“konpainia estatu batuar batek mundu guztian barrena banatu zuen”), Berrietan 1999 (“jazz estatubatuarra”), M.A. Elustondo (“estatubatuar gizartea”), Emakumeak eta feminismoa (“estatubatuar emakumearen isolamendua”), Egunk (“aktore estatubatuarra”), KultUrtekaria (“irlandar jatorriko estatubatuarra”), P. Sudupe (“hiritartasun estatubatuarra”, “gobernadore estatubatuarrak”), Egunk 1994 (“dantzari estatubatuarrak”, “judu estatubatuarrak”), J. Lartategi (“irakurle estatubatuarrak”), Elexp Krabelina (“yuppi estatubatuarrak”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: bi hitzetan?

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran elkartuta idaztea erabaki zen.

estatuburu
iz. Estatu baten burua. Europar Batasuneko estatuburuen bilera.

Aztergaia: estatuburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estatus
1 iz. Pertsona batek gizartean edo gizatalde batean duen lekua; pertsona batek, beste pertsona batzuekiko, egitura jakin baten barnean duen egoera. Bertsolaritzan sortzailea, artista, pertsona arrunta da: ez du estatus sozial edo ekonomiko berezirik. Zuhurtzia horri esker, estatus berezia zuen erakundean.
2 iz. (Gauzez mintzatuz). Kultura zientifikoak gure gizartean duen estatusa ez da zalantzan jartzen. Asko dira gainbeheraren arrazoiak; euskarak gizartean duen estatusa, denetan oinarrizkoena.

Aztergaia: estatus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "estatus (E) / status" / EEgunk: "estatus († status)".

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. status.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

est-/st-; -us: latinetiko berriok osorik mailegatu dira pasaldi arautuan (cf. campus, corpus).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Uste dut anitzez ere egokiagoa den estatus hautatzea. Gutxienez, nire ustez, ezin da inola ere baztertu. Hasteko, garai batean status eta estatus, biak¸erabili baldin baziren ere, estatus da egungo egile gehien-gehienek erabiltzen dutena. Hori da prentsan ere gehien erabiltzen dena, diferentzia handiarekin gainera. Eta egia bada ere jatorrizko hitzaren ortografiatik urruntzen dela, euskararen fonologiak hori da eskatzen duena, hori da hitz naturala euskaraz. Zer egingo diogu, bada, espainolarekin bat baldin badator puntu honetan? Hasierako st biziki arrotza da euskaraz, non ez den hitz tekniko bat. Eta orduan ere bi aldiz pentsatu beharko genuke hitza onartu aitzinetik. Hizkuntzek beti egokitzen dituzte mailegu arrotzak beren fonologia sistemara, et ahori da euskarak ere egin behar duena, nahiz batzuek pentsa dezaketen hau egitean hizkuntza apalesten dugula, eta ez diogula behar duen tornu landua ematen. Pentsa dezagun "standard* e. estandar" onartu dugula dagoeneko, lehenbiziko itzulian. Euskararen erabiltzaileak ezin ditugu zoratu eta zigortu hitz bakoitzarekin, eta irizpide garbiak behar ditugu erabili: arrazoi nahikorik ez bada, hitz arruntekin, eta benetan hitz arrunta da hau, erditu baino maizago idazten dena egungo euskaran. Horregatik ezin da inolaz ere baztertu. Lerroa alderantziz jarriko nuke nik. Dena den, ikusi "eskuter" eta "eslalon" hitzetan erabaki genuena (ez aipatzea, nahiz hitz hau asko zere gehiago erabiltzen den).

 - Erabakia: (2009-01-30) estatus.

estatutu
1 iz. Autonomia estatutua. Estatutuaren erreforma eskatzeko, manifestazio jendetsua egin zuten Bartzelonan" eta "Urriaren 25ean Estatutuari buruzko erreferendumean botoa emateko aukera izan zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek.
2 iz. Batez ere pl. Araudia. Elkartearen estatutuak.

Aztergaia: estatutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
estatutupeko
adj. Langile publikoez mintzatuz, estatutu edo araudi berezi baten araberako lan hitzarmena duena. Lan-kontratupeko langileen, estatutupeko langileen eta estatutupekoak ez diren Gizarte Segurantzako langileen ordainsariak.
Loturak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.