Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza urrats bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urrats
1 iz. Ibiltzean, oin bat altxatzea, aurrera, atzera edo alboetara mugitzea eta berriro lurrean ipintzea. Ik. pauso; oinkada. Urrats txikiak, xeheak. Gizona bazihoan urratsa luzatuz. Urrats batzuk entzun zituen. Jauna, gida itzazu, arren, ene urratsak. Erraldoi urratsak.
2 iz. Batez ere pl. Egintza, egikera. Lagun nazazu nire urrats guztietan. Leheneko urrats makurretan abiatu zen. Oi ondikozko zango, urrats gaiztoetan ibili zaretenak!
3 iz. (-en urratsean etorri eta kideko esapideetan, '-en ereduari jarraitu' adierarekin). Larramendiren urratsetan datoz Mendiburu, Basterretxea eta Ubillos. Bere gisara eta moldera, ez inoren urratsen ondotik, egin dituelako beti itzulpenak.
4 iz. Urratsen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxekoandre handi baten urratsean. Barraskiloaren urratsean goaz. Idiek ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urrats bizia. Isilik, urrats lasterrean. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Adinak urritua zion urratsa.
5 iz. Urrats bakoitzean egiten den bitartea. Hiru urrats aurrerago. Harrixuria Urtebitik hogei urratsetan da. Jerusalemgo murruetarik zenbait urratsetara. Batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat. Hamar urrats luze da eta beste hainbeste gora. || Ez dela urrats bat baizik bizitik heriotzara.
6 iz. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskara idatziarena da. Hurrengo urratsa hizkuntzalarien esku gelditu zen.
7 iz. Aurrerakada, aurrera egitea. Urrats handia da egungo egoeraren jakitun izatea eta hortik abiatzea hitzarmenak lortzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: urrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: urrats egin .

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.