urrats
1 iz. Ibiltzean, oin bat altxatzea, aurreratzea eta berriro lurrean uztea. Ik. pauso; oinkada. Urrats bat ezin egin biziki nekez baizik. Bi urrats egin ondoan gelditu zen. Azken urratsa egin baino lehen. Urrats bat gibelerat egin. Urrats txikiak, xeheak. Gizona bazihoan urratsa luzatuz. Urrats batzuk entzun zituen. Jauna, gida itzazu, arren, ene urratsak. Erraldoi urratsak. 2 iz. Batez ere pl. Egintza, egikera. Jaun hura bere sareetara biltzeko egin zituen urrats eta jukutriak. Lagun nazazu nire urrats guztietan. Leheneko urrats makurretan abiatu zen. Oi ondikozko zango, urrats gaiztoetan ibili zaretenak!
3 iz. (-en urratsei jarraitu, -en urratsean etorri eta kideko esapideetan, '-en ereduari jarraitu' adierarekin). Gure aurrekoek utzi zizkiguten urratsei jarraituz. Larramendiren urratsetan datoz Mendiburu, Basterretxea eta Ubillos. Bere gisara eta moldera, ez inoren urratsen ondotik, egin dituelako beti itzulpenak.
4 iz. Urratsen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxekoandre handi baten urratsean. Barraskiloaren urratsean goaz. Idiek ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urrats bizia. Isilik, urrats lasterrean. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Adinak urritua zion urratsa. Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin bide honetatik.
5 iz. Urrats bakoitzean egiten den bitartea. Hiru urrats aurrerago. Harrixuria Urtebitik hogei urratsetan da. Jerusalemgo murruetarik zenbait urratsetara. Batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat. Hamar urrats luze da eta beste hainbeste gora. || Ez dela urrats bat baizik bizitik heriotzara.
6 iz. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Denbora txikian urrats handiegiak egitera behartu omen dugu. Behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskara idatziarena da. Hurrengo urratsa hizkuntzalarien esku gelditu zen.
7 iz. Aurrerakada, aurrera egitea. Zinez urrats handia egin da Iparraldean gau eskolen sailean azken bost urte hauetan.