euskaltzaindiaren mendeurrena logoa

Literatura Terminoen Hiztegia

balada - Literatura Terminoen Hiztegia

 
BALADA

(Proventzeraz, ballada , baller tik dator, dantzatu)

1.- Balada terminoaren historiari dagokionez, Erdi Aroan, ballade proventzeraz, trobadoreen artean erabili zen, lehenik kanturako eta dantzarako, eta gero errezi tatzeko zen pieza liriko bat izendatzeko. Lehen aldikoz XIII. mendean agertu zen frantsesez (Adam de La Halle, 1260), baina XIV.ean, Guillaume de Machauti esker ( Art de dictier et fere ballades et chants royaux, 1392), zehazki finkaturiko forma poetikoa bilakatu zen: hiru neurtitz edo bertso lerro, gehienetan isometrikoak (Guillaume de Machaut edo Eustache Deschamps poetek neurtitz ezberdineko bertsoak ere egiten zituzten), denak lelo batez bukaturik, Puyko edo Lore Jokoen buruari eskainia izaten zen envoi edo igorte lelodun batez segiturik (bertsoaren eta igortearen azken neurtitzean). Igortea, beraz, baladaren azken estrofa zen eta bertso lerro kopurua bertsoarena baino motzagoa izaten zuen eta horretan ere erre gelak finkatu ziren. Hala, zortzi neurtitzeko estrofari, ababbcbc errimaz, lau neurtitz edo bertso lerroko igortea zegokion, bcbc errimaz; eta hamar neurtitz edo bertso lerroko estrofarentzat, bortz edo zazpi neurtitzeko igortea. Errege kantuan ( Chant royal ) hamaika silabako bortz estrofa izaten dira, hiruren ordez, gaineratikoan erre gela berdinak segitzen dira.

Gai erlijiosoa erabiltzen zen hastapenean baladetan, gero, gehienbat, amodiozkoa. XIV. mendeaz geroztik, Frantzian molde metriko jakina hartu zuen, baina laster baztertu zen XVI. mendeaz geroztik. XV. mendean silaba eta bertso lerro kopuru berdina zuten estrofak egiten ziren, strophes carréesdeituak: zortzi silaba dituzten zortzikoak ala hamar silaba dituzten hamarrekoak. Horrelakoak dira, esate baterako, oïlhizkuntzan (oileraz), Ch. de Pisan (1363 ? - 1431 ?) eta F. Villon (1431-1463 eta gero) poeten balada famatuak.

Euskal Herrian Erdi Arotik heldu diren moldeetan ez da baladarik atzematen.

XX. mendean, aldiz, J. Mirandek erakutsi zuen Erdi Aroko poesiaren ezagutzaile fina zela, preseski, Euskaldun zintzoen balada idatzi zuelarik: sei zortzi oineko zortziko (A/A/B/B/A/C/C/C) + zortzi oin dituen seiko bat igortetzat (D/D/C/D/C/C) Jahve ri eskainia.

XIX. mendean Parnasse ko poetek Erdi Aroko forma poetikoak berreskuratu nahi izan zituzten eta erregela zehatzak eman ziren (Th. de Banville, Petit traité de poé sie française , 1872). V. Hugok, berriz, arras bertze zentzu bat ematen dio Odes et Ballades liburuan (1826); hona zer dioen:

“Des esquisses d’un genre capricieux; tableaux rêves, scènes récits; légendes supersticieuses, traditions populaires. L’auteur en les composant, a essayé de don ner quelque idée de ce que pouvaient être les poèmes des premiers troubadours chrétiens du Moyen âge, de ces rapsodes chrétiens qui n’avaient au monde que leur épée et leur guitare, et s’en allaient de château en château, payant l’hospitali té avec des chants. S’il n’y avait pas trop de pompe dans ces expressions, l’auteur dirait, pour compléter son idée, qu’il a mis plus de son âme dans les Odes, plus de son imagination dans les Ballades.”

Hortaz, forma bat baino gehiago genero bat da balada: haren estiloa, haren gaia da azpimarratzen. V. Hugok bereganatu zuen ingeles eta alemaniar poesian

XVIII. mendean sorturiko tradizio bat (F. Schiller, W. Goethe, W. Wordsworth, S. T. Coleridge). Azkenik, denboran hurbilago, P. Fortek (1872-1960) Ballades françaises bilduman atzematen diren baladak ere tonalitate bati buruz eginak dira, ez forma zehatz bat segituz.

2. Britainia Handiko tradizioan poema liriko narratiboak dira baladak eta histo riatik nahiz ahozko tradizioko elezaharretatik harturiko gaiak erabiltzen dituzte. Balada gehienen ezaugarritzat aipatzen da, alde batetik, haien hasierak bat-bate koak edo in medias res izaten direla, hizkuntza soila izaten dela, historia elkarrizke ta eta akzioa txandakatuz kontatzen dela, gaia gehienetan tragikoa dela eta asko tan refrain edo lelo moduko bat daramala. Horretaz gain, baladetan gertakari nagusi bakar bat izaten da, egoera klimaxera dakarten gertakariak oso gainetik azaltzen dira, ingurumenaz ere ezer gutxi esaten da eta osagai dramatikoei ematen zaie lehentasuna, narrazioak intentsitatea eta hurbiltasuna izanik helburutzat; kon talaria kanpokoa izaten da eta epiteto modu jakinez baliatzen da pertsonaiak karak terizatzeko. Horrelako baladak anonimoak dira, eta aldaki ugari izaten dituzte; oso antzinakotzat jo daitezke, baina Erdi Aroko XII. mendean dokumentatzen dira lehe nik, Danimarka, Errusia, Espainia, Eskozia eta Ingalaterran. Oraindik ere iraun egi ten du tradizio baladistikoak Europako zenbait herrialdetan.

Bi balada mota bereizi behar dira: alde batetik, herri tradizioz datorrena, eta, bes tetik, balada literarioa. Erromantizismoaren garaian, Ingalaterran berpiztu zen biga rren molde horrekiko interesa, eta S. T. Coleridge, R. Byron eta W. Wordsworthek bala da berriak idatzi zituzten, ospetsuena lehenengoaren Rime of the Ancient Mariner ( Marinel zaharraren kantua , J. Sarrionandiak itzulia, 1995). Antzekoa gertatu zen Alemanian, herri tradizioak indartsu jarraitu baitzuen; hartan, pertsonaiak zaldunak, fantasmak eta naturaz gaindiko izakiak ziren. Poesia herri iturrietara itzultzearen ondo rioz, genero horrek garapen jasoa izan zuen XVIII. mendean, bereziki W. Goethe, F. Schiller eta H. Heineren lumari esker. Ondorioz, Frantzian, Espainian eta Italian ere idazle erromantikoek nahiz modernistek egin zituzten baladak, eta nabari ziren narra zioaren ezaugarri lirikoak eta nostalgia.

3. Euskal literaturan, herri balada generoari erromantze eta kontapoesia ere esan izan zaio, izan ere, funtsean izaera narratiboa duen genero poetikoa baita, ahozko tradizioari atxikia. Narratibotasunaren zenbait ezaugarri aurki dakizkioke: kontakizuneko gertakarien logika eta denboraren araberako bilakaera, ekintza uni tate edo sekuentzietan banaturik egotea kontaketa, eta pertsonaien eta jarduleen artean eratutako harremanak aldatzea (J. A. Lakarra, K. Biguri, B. Urgell, Euskal Baladak , 1983).

Gaztelaniaz “romance” deitu izan da kontapoesia, eta euskaraz erromantze ere oso hedatua dago balada genero hori bera izendatzeko, baina bien arteko bereiz keta terminologikoa egitera jotzen dute adituek. Berez, balada da hitzik orokorrena Europako literaturaren terminologian, eta gaztelar erromantzea generoaren barruan sortzen den berezitasuna da, eredu hispanikoan gertatua. Metrikaren aldetik, aho literaturako baladak ez bezala, erromantzeak neurri jakinak ditu: 16 silabako neur titz edo bertso lerroa, etenak 8+8 zatitua, eta errima asonantea. Gaiaren aldetik ere, erromantzeak gaiak modu errealistan tratatzeko joera izaten du; baladetan, aldiz, fantasiak eta magia kutsuak eragin handiagoa izaten zuen. Euskal baladen artean, bada bat edo beste, erromantzearen ezaugarri metrikoak dituena; esate baterako, Beotibarkoa.

Nolanahi ere, balada generoa izendatzeko euskaraz erromantze hitza erabili da eta erabiltzen da oraindik; besteak beste, A. Sallaberry, R. M. Azkue, M. Lekuona,

J.M. Lekuona (1983), A. Zavala (2000) izan dira hitz hori erabili dutenak. Kontapoesia hitza genero hori izendatzeko sortu zen, A. Zavalak dioenez, 1989ko Billabonako Ahozko Literatura Jardunaldietan. Generoari euskal izena ematea zen helburua, haren bi ezaugarri nagusiak bilduko zituen izenez: hitz neurtuan poema narratiboa izatea. Eragozpenak ikusten ditu Zavalak hitz hori hartzeko, ordea; bes teak beste, eremu zabalegia hartzea eta tankera narratiboa duten hainbat bertso berri barne hartzea, hala nola, “Markesaren alaba”. Ohargarri da, nomenklatura aldetiko oharrak osatze aldera, genero horretako sorkarientzat oso hedaturik egon zela garai historikoetan eresia hitza; esate baterako, A. Oihenartek eresi hitza azal tzeko dio : récit, vieille chanson qui contient quelque histoire ou narration.

Euskal baladistikari dagokionez, olerki genero horrek iraupen luzea izan du, nahiz ez beti harrera berdina eduki. Onarpen betea du Erdi Arotik hasi eta XVIII. mendera arte. Aldiz, bigarren mailako estimua du XVIII. mendetik aurrera, azkene an bertsolaritzako urkaberako bertsoetan duelarik bukaerako lorapena. Nolanahi ere, eta Antonio Ciden iritziz (1985), sinesgarri da XIX. mende hasieran Iparraldean “juglaria berri” bat garatu izana eta zenbait balada frantses euskaraz moldatu izana. Horrela sorturiko baladak aldaera gutxikoak izaten dira, eta frantses eredua gertutik jarraitzen dute.

Mendetan zehar garatu den ahozko literaturaren emaitza horien biltze lana XVI

XVII. mendeetan historialariei zor zaie (E. Garibai, L. Martinez de Isasti, A. Oihenart). Bestalde, herri literaturarekiko interesa piztu zen XIX. mendeko bigarren zatian, eta biltze lanari ekin zioten, Iparraldean lehenik, A. Xaho, Francisque-Michel, J. Sala berri, Mme. de la Villehélio... eta hegoaldean 1990etik aurrera bilketa erraldoiari ekin zioten R.M. Azkue eta J. G. Zulaika “Aita Donostia”k.

Maria Goyri ikerketa mintegiak (J. A. Lakarra, K. Biguri, B. Urgell) taldean egi niko bilketa eta sailkatze lanaren ondorioz, 28 balada zenbatzen dira euskal bala daren corpusean, eta 235 aldaera. Sailkapena, zailtasunak barne, honelatsu marka daiteke, hiru multzo nagusitan:

  • Euskal tradizioan soilik gertatu eta osabete direnak, hala nola, Bereterretxen khantoria, Urtsua, Aldaztorrea, Alostorrea, Ahetzeko anderea, Urrutiako anderea, edo Atharratze jauregian .
  • Erdal tradizioetan ere ematen direnak, hala nola, Ana Joanixe, Ezkutari faltsua, Heriotza ezkutatua, Frantziako Anderea, Oreina bilakatu neska, Hiru kapitainak, Neska ontziratua, Ene mutilik ttipiena eta Peru gurea .
  • Balada arruntak deiturikoak, bertsopaperetan sortu, zabaldu eta gordetako kontapoesia, hala nola, Apez beltza, Estudiante kondenatua eta Neska sol dadua .

Beste zenbait sail ere bereizten dituzte adituek, hala nola, eresiak edo antzinako baladak deituak (J. A. Lakarra 1983 eta J. Juaristi 1989) eta hauen artean kokatzen dituzte Beotibarko kantua, Peru Abendañokoaren kanta, Mondragoeko erretzearen kantak ...; eta haur baladak (Juaristi, 89) ere badira, horien artean aipatzen dituelarik Andre Emilia, Lantzarena, Leisibatxoa, Juan Flores, Testamentuarena eta Amoros Baztertua .

[A. A., J. M. L., L. O.]

Ikus, halaber, H ERRI L IRIKA , K ONTAPOESIA , S AGA .

B IBLIOGRAFIA

E STÉBANEZ C ALDERÓN , D .: Diccionario de términos literarios , jat. 1996, Alianz a Editorial, Madrid, 1999 . C UDDON , J.A.: The Penguin Dictionary of literary terms and literary theory , 4. argit. , Penguin, London, 1998 . E QUIPO G LIFO : Diccionario de termos literarios, 1. alea (A-D), 2. alea (E-H) , Publicacións do Centro Ramón Piñeiro, Santiago de Compostela, 1998 .

L AKARRA , J. A.; B IGURI , K.; U RGELL , B.: Euskal baladak , Hordago, Donostia, 1983 . J UARISTI , J.: Euskal baladen lorea/Flor de baladas vascas , Visor, Madrid, 1989 . K ORTAZAR , J.: Euskal literaturaren historia txikia . Donostia, Erein, 1997 . Z AVALA , A.: Euskal erromantzeak. El romancero vasco , Donostia, Sendoa, 2000 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: balada
 fr: ballade
 en: ballade

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper