JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: proportzioak (hiru kidetik bik / hirutik bi kidek)

Irratian entzundako adibidea: Hiru kidetik bik jaso zituzten tratu txarrak.

Ez al da Hirutik bi kidek? Zergatik? Zein da egokia?

Irratian entzundako hori zuzena da. Hala erakusten dute, behintzat, Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibideok:

Bi hitzetarik bat (Hiriart Urruty)

Etsaien hirurogei ontzietatik hiruk baizik ez zuten ihes egin (Mendiburu)

Begiztatuak zeuzkaten lau zezenetarik hirurak atzemanik... (Iztueta)

Ehun artzainen artean laurogeita hamar gutarrak izan ohi dira (Azkue)

Badira hirutik bi kidek egituraren parekoak ere, baina askoz gutxiago erabiltzen dira.

Izan ere, halako egituretan, izena bi zenbatzaileei dagokie, eta badirudi errazagoa dela ulermenerako ezkerrekoarekin agertzea (hau da, lehen aipatzen den zenbatzailearekin), eta eskuinekoan uztea aipatu gabe. Oro har, joera, elementu guztiak lehen aldian azaltzea da (beraz, ezkerrean), eta gero, errepikatzen direnak aipatu gabe uztea.

Horrez gain, ikus hau ere: "Zenbakiak: proportzioak (hirutik bi / hirutatik bi) " (JAGONET).

 

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbakiak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > zatikizkoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper