JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: -na/bana (bosna mila / bost mila bana / bost bana mila)

  1. Milatik gorako zenbakiekin bakarrik erabili behar da bana? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ehun bana eta hirurehun bana ere ageri dira.
  2. Ontzat ematen al dira bosna mila / bost mila bana / bost bana mila eta gisakoak? Azken hori hizkuntza mintzatuan entzuna daukat.
  3. Zein hobetsi, bost mila eta hogeita hamarna ala bost mila eta hogeita hamar bana?
  4. Zein hobetsi, bosna milioi / bost milioi bana / bost bana milioi egituren artean?
  5. Komunztaduran, aditza singularrean ala pluralean erabili behar da? Edo bietara joan daiteke: bosna gozoki eman dizkiet/diet?

  1. Egia da OEHn esaten dena; alegia, milarekin ez ezik bestelako zenbakiekin ere erabili izan dela: batez ere ehunekin eta ehunetik eratorriekin (berrehun, hirurehun...) eta milioirekin.
  2. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 138. or. liburukian ontzat ematen da bosna mila eta txartzat *bost milana.
  3. Arruntena lehenbizikoa da: bost mila eta hogeita hamarna.
  4. Hor ere, bosna milaren kasuan bezala, arruntena lehenbizikoa da: bosna milioi, alegia.
  5. Bietara eman daiteke. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 131. or. liburukiak dio zenbatzaileekin (batekin izan ezik, eta sintagmak mugatzailerik ez badu) bi aukerak onartzen direla: singularra nahiz plurala.
 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > kardinalak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper