JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: -tzat kasu-marka, ts-ren eta  tz-ren ondoren (trakestzat/traketstzat/trakets-tzat)

Nola erabili behar da -tzat kasu-marka ts, tz txistukari afrikatuen ondoren? Esaterako, trakets gehi -tzat: trakestzat/traketstzat/trakets-tzat...? Eta -tz gehi -tzat?

Euskaltzaindiak ez du ezer esan arazo morfofonologiko horretaz. Hala ere, badirudi galderan ematen diren trakestzat/traketstzat/trakets-tzat formen artean dagoela hautua. Hauek dira aukerak:

  1. Trakets-tzat, motz-tzat: hau da, marratxoa erabiltzea. Badirudi gaur egungo idazleren batek edo bestek erabili izan duela baliabide hori; baina OEHko corpusean ez dago horren aztarrenik.
  2. Traketstzat, motztzat: hau da, txistukari afrikatua (ts, tz, tx) + txistukari afrikatua (tz). Oso erabilera urria izan du; OEHko corpusean oso adibide bakanak daude: V. Mogelen utstzat, S. Pouvreauren motztzen eta pitztzen, eta J. Duvoisinen botztzen. Horiek besterik ez.
  3. Trakestzat, moztzat: hau da, txistukari frikaria (s, z, x) + txistukari afrikatua (tz). Direnak ere asko izan gabe, forma hori da nagusi tradizioan. Txistukari afrikatua frikari bihurtu da honako adibideetan: hustzat, amestzat, arroztzat; eta aditzetan, zorrozten, orrazten, mozten, aberasten, histen, pizten... Jatorriz txistukari afrikatua izan beharrean frikaria duten kasuetan ere ez da arazorik izan kontsonante afrikatuz hasten den atzizkia hartzean: deustzat, eskastzat, espostzat, ezdeustzat, mesiastzat, apheztzat, arteztzat, ezereztzat; eta aditzetan, ikusten, pozten, ezerezten, naasten eta beste.

Beraz, hirugarren baliabide horren alde daude tradizioko datuak (eta bide beretik doa gaur egungo erabilera ere).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia > kasu-markak, ortografia > grafiak, ortografia > marratxoa

Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak, prosodia > kontsonante-multzoak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper