JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: ba- (badatorrela esan du / boligraforik badaukazun galdetu dizu)

Noiz ez da erabili behar aditz-multzoko ba- osagaia? Adibidez, EGA azterketa prestatzeko ateratako liburu batean esaten da ba- ez dela erabili behar mendeko esaldi zenbaitetan, hala nola erlatibozkoetan edo moduzkoetan. Beraz, okerrak dira badiozun guztia, badakizun bezala eta gisakoak. Horiek txarto daude, zalantzarik gabe. Baina konpletiboetan edo zehar-galderetan erabil daiteke? Adibidez, zuzenak al dira ondorengo bi esaldi hauek?:

  1. Badator. Badatorrela esan du.
  2. Badaukazu boligraforik? Boligraforik badaukazun galdetu dizu.

Tradizioak dio ba- erabil daitekeela mendeko perpausetako adizki trinkoetan; baita zehar-galderetakoetan ere. Erlatiboena da salbuespena, horietan ez baita erabiltzen. Hori ageri da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V eta Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI liburukietako argibide eta adibideetan.

Beraz:

Badatorrela esan du perpausa zuzena da, perpaus konpletiboetan ba- erabil daiteke-eta, baldin eta mendeko perpausean aditzaren baiezkotasuna bada galdegaia.

Boligraforik badaukazun galdetu dizu perpausa ere zuzena da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 109. or., besteko Boligraforik daukazun galdetu dizu ere zuzena den bezalaxe.

Esandakoaren harira, bestetik, zera esan behar da galderako lehen paragrafoko adibideei buruz:

Badakizun bezala konparaziozkoa ere zuzena izan litekeela: Badakizun bezala, etzi oporrak hartuko ditut.

*Badiozun guztia, aldiz, okerra dela; izan ere, erlatiboa da eta horietan ez da ba- menderagailurik erabiltzen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 202. or., nahiz salbuespenak ere badauden Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 217. or..

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza

Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper