JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: aldatu (iritziz aldatu)

Zuzena al da iritziz aldatu NAIZ esatea?

Bai, zuzena da iritziz aldatu NAIZ egitura.

Gehienetan, -z aldatu egitura lekua, egoera eta arroparekin erabili izan da: etxez aldatu naiz, lekuz aldatu zara, ostatuz aldatu zen; bizitzaz aldatu zen, mailaz aldatu gara, iritziz aldatu naiz; soinekoz aldatu zen, arropaz aldatu da...

Kasu horietako batzuetan, aldatu aditza du moduan erabilita ere adieraz daiteke gauza bera: soinekoa aldatu dut, arropa(k) aldatu d(it)ut Beste batzuetan, aldatu du esaldiek beste esanahi bat dute: ‘etxea aldatu du’ esanda, etxean moldaketak egin direla adierazten da.

Iritziaren kasuan, baliokideak dira iritziz aldatu naiz eta iritzia aldatu dut. Euskaltzaindiaren Hiztegian adibide hauek ditugu: Ez bainaiz gehiegi gai honetan iritziz aldatu ([EH:aldatu] sarreran); Nolanahi ere, ez dut iritzia aldatu ([EH:iritzi] sarreran).

Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: aldatu (da/du)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper