JAGONET galde-erantzunak

Esapideak: gose (gose izan, goseak egon / gosea eduki)

Gose izan, goseak egon… / gosea eduki. Gose naiz, goseak nago egiturak jatorrak dira; baina gose handia daukat, izugarrizko egarria zeukan esaterik ba al dago? (Orotariko Euskal Hiztegian badaude gosea izan/eduki modukoak).

Badira bigarren sailekoen (gosea izan/eduki, egarria izan/eduki…) adibideak Euskaltzaindiaren Hiztegian (Landare horrek egarria du. Horiek dira Jaunaren hitzaren gosea eta egarria dutenak) eta Orotariko Euskal Hiztegian (Gosea dauko andia (Bilbao). Bienabenturaduak dira Justiziaren egarria eta gosea daukeenak (Kapanaga); beraz, ontzat ematekoak dira. Hobestekoak dira, hala ere, goseak egon eta gose izan modukoak.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: dut, daukat" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: izan, ukan, eduki (ideiarik ere ez dut)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: arrazoi izan/eduki (arrazoia/arrazoi duzu; ez duzu arrazoia/arrazoirik)" (JAGONET), "Lexikoa: beldur (beldur izan / beldurra ukan / beldurrak egon)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak

Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper