JAGONET galde-erantzunak

Hitz elkartuak: letra larriak (Espainiako *Errege-Erreginak / Espainiako errege-erreginak)

Hitz konposatuetan zilegi al da letra larriak bietan erabiltzea? Esate baterako: Neba-arrebak etorri dira? Espainiako Errege-Erreginak etorri dira?

Letra larriak bietan erabiltzeko, bi osagaiek izan behar dute izen bereziak. Honelakoetan ageri da hori: Lasarte-Oria, Maule-Lextarre Euskal literaturan badira Axular-Etxepareak edo Bizkai-Gipuzkoetan bezalako adibideak ere.

Galderan aipatzen diren kasuetan, izen arruntak izaki, neba-arrebak etorri dira (puntu baten ondoren edo testu baten lehen esaldia denean, honela: Neba-arrebak etorri dira) eta Espainiako errege-erreginak etorri dira moldeak dira idaztekoak. Ikus horiek hiztegian: [EH].

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > marratxoa

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper