JAGONET galde-erantzunak

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF): s, z eta ts, tz

Nola transkribatu behar dira euskarazko ese eta zeta hotsak Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko (NAF) irizpideei jarraituz?

Euskal hotsak transkribatzeko NAF alfabetoa erabiltzean (IPA, nazioarteko nomenklaturan), arazoak izaten dira, eta egokitzapenak egin behar dira. Arazo larriena txistukariek eragiten dute: s-k eta z-k batetik, eta ts-k eta tz-k bestetik.

Duela gutxi arte, NAFek ez du euskal apikaritasuna (ortotipografikoki s, ts) eta lepokaritasuna (z, tz) adierazteko ikurrik izan, baina azken bertsioetan, diakritikoen bidez, ireki du horretarako bidea. Erabilgarritasunagatik, euskarari buruzko lanetan, tileta erabiltzen da: tileta eransten zaio s hotsa adierazteko ikurrari: []; z-arena, hura gabe adierazten da: [s]. Berdin egiten da afrikatuekin ere: azentu diakritikoa eransten zaio ts hotsa adierazteko ikurrari: [t]; eta tz-arena, honela adierazten da: [ts].

Gehiago hausnartu nahi izanez gero, hona hemen, besteak beste, interesgarriak izan litezkeen bi webgune: a) NAFen webgune ofizialarena: http://www.internationalphoneticassociation.org; eta EHUko Euskara Institutuaren Sareko Euskal Gramatikarena: http://www.ehu.eus/seg/fon/1/1/1.

Paperezkoan, Miren Lourdes Oñederra euskaltzainak UPV/EHUn 2004an argitaratutako Fonetika Fonologia Hitzez Hitz liburuaren eranskin batean zerrendaturik agertzen dira euskal hots nagusiei dagozkien Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko ikurrak.

 

Zalantza-mota: ahoskera, ortografia > sinboloak/ikurrak

Unitate-mota: karaktereak > fonetismoak, prosodia > hotsak, prosodia > kontsonante-multzoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper