JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: hilen (hilabeteen) izen zaharrak (ilbeltz, epail, lorail, garagarril, agorril)

Gure familian XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hil ziren arbasoen hilobietako datak ikustean, ezin ditut ulertu hilabeteen izenak. Argituko al dizkidazue, mesedez?

Euskararen batasuna egin aurretik, urteko hil batzuek izen bana zuten; beste batzuek, berriz, bina edo hiruna zituzten. Horietako bat, agorril, bi hilabete desberdin izendatzeko erabiltzen zen, horrek zekarren nahasketa-arrisku nabarmenarekin. Hauek dira batzuk: ilbeltz, epail, lorail, garagarril

Horietako gehienak jasota daude Euskaltzaindiaren Hiztegian. Gehiago jakin nahi izanez gero, begiratu daiteke Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian [OEH] edo Euskararen Herri Hizkeren Atlasean [EHHA], banan-banan, aipaturiko hilen izen zaharrak zein euskalkitan erabiltzen ziren eta abar ikusteko.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > data, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper