JAGONET galde-erantzunak

Ortografia: ezta? ala ez da?

Nola idatzi behar da: ezta? ala ez da? Etorriko zara, ezta?

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman horretaz.

  1. Literatura-tradizioan biak erabili izan diren arren, forma fosildua, egina (ezta?) gehiagotan erabili izan da.
  2. Gaur egungo erabileran ere forma hori (ezta?) nagusitu da, eta hala jaso du Euskaltzaindiaren Hiztegiak [EH:ezta2]. Baina forma zaharragoak erabili nahi izatera, orduan ezta hala? baino egokiagoak lirateke bereiz idatzitakoak: ez da hala?, ez al da hala?, hala ez da? eta abar.
 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ortografia > zuriuneak, sintaxia > esapideak

Unitate-mota: joskera > esapideak, karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper