JAGONET galde-erantzunak

Kausa adieraztea: -z, -z gero, -n legez (ez zetorrenez / *ez zetorrenalez)

Euskara batuan ez zetorrenez erabiltzen dugu, eta bizkaieraz ez zetorrenalez esaten da. Jakin gura nuke ea biak zuzenak diren, ea ez zetorrenez forman elipsi bat gertatu den -na desagertzeko, eta ea ez zetorren legezetik datorren aditz forma hori.

Galdegileak ez du adibiderik ematen, eta uste izatekoa da menderagailu horien kausazko balioaz ari dela. -(e)nez menderagailua dela eta, horrela (ez zetorrenez) edo, ohikoagoa literatura-tradizioan, -(e)nez gero forman (ez zetorrenez gero) eman daiteke kausa-balioan; eta ez da hor -narik desagertu. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 192. or. liburukian aztertzen da menderagailu hori. Hona han ematen diren adibideetako bi:

Nire iritzia ontzat eman zenutenez, batzordea izendatu genuen.

Jakintsua danez, asko juaten ei jakoz, au ta bestia ta arutzagokua preguntez. (J. San Martin, Zirikadak, 111).

Bizkaierazko formari dagokionez, esan behar da aztertuta dagoela erabilera hori gorago aipaturiko liburukian Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 197. or., eta zuzentzat ematen dela. Bizkaieraz idaztean, -en legez da erabili beharreko forma (eta ez galdegilearen -enalez).

Gainera, EGLU horretan esaten da kausazko hau ez dela -en legez egituraren erabilera ohikoena; baina erabili izan dela mendebaldeko tradizioan nola/zelan ...-en egituraren ordez. Hona han ematen diren adibideetako bi:

Ez dan legez gomutetan iñor zoritxarrakaz jazo artian, indarrez eragin biar jakez onelako gauzak (J.A. Uriarte, Diálogos vascos, 66).

Eurak ez zaitubeen legez zeu ikusten, ez dira bildurtuten (J. Mogel, Baserritar nekezaleentzako eskolia, 236).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > perpausak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, perpausa > kausa

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper