JAGONET galde-erantzunak

Berdintasuna adieraztea: bezain (nahi nuen bezain merkea / nahi nuena bezain merkea)

Bi esaldi hauek 1. Nahi nuen bezain merkea da auto hau / 2. Nahi nuena bezain merkea da auto hau esanahi berekoak al dira? Ezezkotan, zer alde dago bien artean?

Ez, ez dira esanahi berekoak. Hona zer alde dagoen bien artean:

  1. Nahi nuen bezain merkea da auto hau. (Nik prezio bat neukan buruan eta auto honek prezio hori dauka).
  2. Nahi nuena bezain merkea da auto hau. (Bi auto ari gara erkatzen; badago auto bat prezio jakin batekoa, eta nik prezio horretako auto bat nahi dut. Alegia, nahi nuen (auto)a bezain merkea da auto hau).

Lehen konparazioak aditza hartzen du erreferentzia (“nahi bezain”, nahi nuen bezain). Bigarren konparazioak, berriz, barruan perpaus erlatibo bat daraman izen-sintagma bat hartzen du erreferentzia: “nahi nuen autoa bezain”, nahi nuena bezain.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 299. or. liburukian dator auzi hori.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, perpausa > erlatiboak, perpausa > konparazioa

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper