JAGONET galde-erantzunak

Maileguak: gaztelaniazko hitzak x letra duenean

Gaztelaniaz eta frantsesez x idazten denean, euskaraz nola idatzi behar da: esaterako, extra ala estra?

Oro har, hitz-hasieran (xenofobia, xenon, xilofono…), bokal artean (sexu, sintaxi, taxi…), eta hitz-bukaeran (borax, torax, klimax), x idazten da; kontsonante aurrean, s. Beraz, goiko adibidekoa, estra. Molde horretakoak dira, esaterako, hauek ere: estralurtar, estradizio, estrapolatu... Denak ikus daitezke [EH] hiztegian.

Bada salbuespen bat kontsonante aurrekoetan: h letraren aurrean, x idazten da. Adib.: exhibizionismo, exhibizionista.

Gogoan izan, bestalde, erdal extra- aurrizkia, batzuetan, <X + kanpoko> egituraz ordezka daitekeela euskaraz; esaterako, extrajudicial = judizioz kanpoko, estrajudizial; extraterritorial = lurraldez kanpokoHala ere, beste batzuetan ezin da ordezkatu edo ez da ordezkatzen, hala nola adjektiboei lotuta erabiltzen denean: estragozo, estralaster, estralabur

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, ortografia > grafiak

Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper