JAGONET galde-erantzunak

Kausa/ondorioa adieraztea: ezen

Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?

Kausa adierazten duenean (zeren adierazten duenean, alegia), ezen lokailua menderagailurik gabe erabiltzen da: Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira. Adinak burua flakatu bide dio, ezen hasia da bere aldeko ez dituen gizonik aipatuenen preso ematen eta hilarazten.

Ondoriozkoa denean (non ere berdin moldatzen da), bait- edo -(e)n menderagailua eraman dezake berekin (dena dela, menderagailurik gabe ere erabil daiteke): Hain begiluzea da, ezen herriko berri guztiak jakiten dituen (baititu) / Herriko berri guztiak jakiten ditu, hain da begiluzea. Hainbeste diru galdu zuen, ezen ez baitzekien (zekien) emazteari zer esan.

Ondoriozkoetan, -(e)la atzizkidunak txartzat ematen dira: alegia, *hain begiluzea zen, herriko berri guztiak jakiten zituela eta horren gisakoak.

(Oharra: Perpaus osagarrietan ere ageri da ezen —<ezen… -(e)la> egituran—, baina galderan ez da horren galdea egiten).

Ikus sarrera hauek ere: "Ondorioa adieraztea: hain… bait-… (hain da handia, ez baita atetik sartzen)" (JAGONET), "Ondorioa adieraztea: hain (hain da handia, non ez baita atetik sartzen / *ez dela atetik sartzen)" (JAGONET).

Oharra: ezen lokailua, ahozkoan, ze esaten da sarri.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > menderagailuak, joskera > diskurtso-markatzaileak, perpausa > kausa, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper