JAGONET galde-erantzunak

Harridura adieraztea: eskerrak (eskerrak etorri …-la/-n)

Zein da zuzena: eskerrak etorri dela ala eskerrak etorri den?

Biak zuzenak dira, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideetan [EH:eskerrak] ikus daitekeen bezala: Eskerrak ez dela etorri. Eskerrak etorri ez den.

Horrez gainera, guztiz argigarria da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 76. or. liburukiko zehaztapen hau ere: “eskerrak gobernatzaileak -eLA menderagailuko osagarriak izaten ditu normalean, lekuko idatziek erakusten dutenez. Baina ahozko mintzairan -eN menderagailua hartzen du maiz, Hegoaldeko euskalkietan ere: Eskerrak ez zaizun hori besterik gertatu! ”.

Ikus hau ere: "Harridura adieraztea: eskerrak (eskerrak etorri zarela/zaren/zarena)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, joskera > esapideak, perpausa > harridura

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper