JAGONET galde-erantzunak

“Noren” adieraztea: gure/nire (gure/nire andrea; gurean / gure etxean)

Zuzena al da senarrak gure andrea esatea bere emazteagatik?

Bai. Euskarak joera izan du pluraleko pertsona-izenordainak erabiltzeko singularrekoen ordez, batez ere NOREN kasuan. Gaur egungo joera ez da erabatekoa; baina, hala ere, sarritan entzuten dira horrelako erabilerak zenbait toki-izenekin (etxe, herri) eta senidetasun-izenekin (anaia/neba/arreba/ahizpa, aita/ama...).

Zuen (=zure) etxean ere hala gertatzen al da?

Gure (=nire) baserria herritik urruti dago.

Gure (=nire) anaiak ederki daki horren berri.

Gure (=nire) andrea, andre ederra.

Lexikalizatu ere egin dira pluraleko NOREN izenordain horietatik bi: zuenean esaten da sarri zuen etxean esateko, eta gurean, berriz, gure etxean edo, hedaduraz, gure herrian esateko.

Zuenean ere ez zen giro izango atzo, ezta?

Saharako haur talde batek gurean pasatuko du uda.

Gisa berekoa da izen bereziekiko jokaera hau ere: gure Begoña, zuen Joxe

Horrez gainera, ikus hau ere: "“Noren” adieraztea: gure/nire (nire ama / gure ama)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak

Unitate-mota: hitzak > izenordainak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper