JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: operatu (du/dio)

Nola erabili operatu aditza? Zuzenak al dira bihotzetik operatu dute, hankan operatu dute esaldiak?

Euskaltzaindiak batasunerako arautu du [EH:operatu] aditza du sailekoa dela. Beraz, gaixoa operatu dute da egitura zuzena.

Ebakuntzako gorputz-atala aipatzeko, -(e)tik atzizkia erabiltzen da (ablatiboa): Boxeolaria izan nahi badu, operatu egin beharra zeukak sudurretik (B. Atxaga). Gernu debekutik operatu dute / Eria bihotzetik operatu (Ibon Sarasola). Urdailetikan egin zizuten sekulako ebakuntza (Uztapide).

Beraz, zuzena da bihotzetik operatu dute esaldia.

Galderan aipatzen den hankan operatu dute bezalakorik ez da ageri literatura-tradizioan. Inesiboa (non kasua) erabiltzekotan, aditz-lokuziora jo beharko litzateke: hankan egin diote ebakuntza, hankan egin diote operazioa.

Beste egitura hau ere aukeran dugu: hanka operatu diote. Adibidez: Begirik txarrena operatu zioten (X. Olarra).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper