JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea:  utzi (sartzen/sartzea utzi didate / ez naute utzi sartzera / *ez naute utzi sartzen/sartzea)

Zuzenak al dira sartu aditza eta utzi aditzak elkartuz sortutako esaldi hauek?

SARTZEN UTZI

a) Ez didate utzi hor sartzea.

b) Ez naute utzi hor sartzea.

c) Ez didate utzi hor sartzen.

d) Ez naute utzi hor sartzen.

SARTZEN UTZI

a) *Ez didate utzi hor sartzea: Okerra da. Egia da egitura hori tradizioan erabili izan dela, baina ez dirudi egokia euskara baturako.

b) *Ez naute utzi hor sartzea: Okerra.

c) Ez didate utzi hor sartzen: Zuzena ([EH:utzi] aditzak erregimen hori agintzen du: du aditza (Nor-Nork) da erabilera horretan eta zertan utzi eskatzen du, -tzen alegia).

d) *Ez naute utzi hor sartzen: Okerra.

Baina beste hau ere zuzena da Iparraldeko tradizioan: Ez naute utzi hor sartzera. Ikus [OEH:utzi].

Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: utzi (azaltzen/azaltzera utzi)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper