JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: proportzioak (hirutik bi / hirutatik bi) 

a) Nola esan behar da: hirutik bat, hirutatik bat ala hiruretatik bat? Denak erabil daitezke?

b) Zenbakien erabileraren inguruan, proportzioak ematean, bada esapide gisako molde bat euskaraz: lautik hiruk, hirutik bitan, bostetik hirutan, seitik bostetan eta abar. Horrelakoetan:

- Lehen terminoaren erabilera singularrean egiten al da?

- Bigarren terminoari dagokionez, beti mugagabean ematen al da?

a) Orotariko Euskal Hiztegiak hauxe dio [OEH:hiru]: Hiruetarik bat (L, BN, S); hirutatik bat (G-goi-to); hirutik bat (V-m-gip, G-azp-goi), Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikotik jasotakoa.

Euskalkien arabera, guztiak dira tradiziodunak. Batasunerako ez da orain arte ezer hobetsi.

b) Ez dago araurik ez gomendiorik egitura horien erabileraz, baina Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko datuek agerrarazten dutenez:

- Lehen terminoaren erabilera ez da beti singularrean egiten. Hori Hegoaldeko ohitura da (lautik, hirutik, hamarretik…). Iparraldeko ohituran mugagabera jotzen da (hirutatik, lautatik, ehunetatik, hamarretarik…).

- Bigarren terminoari dagokionez, mugagabera jotzen da tradizio osoan.

Horrez gain, ikus har ere: "Zenbakiak: proportzioak (hiru kidetik bik / hirutik bi kidek)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak

Unitate-mota: zenbakiak > zatikizkoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper