JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: partizipioa (egindako lana / egin lana)

Nire ustez, egindako lana bezalako egiturak ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira. Zuzen al nago?

Molde horretako erlatibo jokatugabeak ez dira beti ekintza burutuak. Aditz-inguruak agintzen du: ingurua nolakoa, interpretazioa halakoa.

Adibidez: Gauez egindako lanak ez dira onak izaten bezalako perpaus batean ez dirudi ekintza burutua dagoenik, adizki jokatu gabe horren formak besterik iradokitzen badu ere. Hain zuzen, perpaus horren parafrasia honako hau izango litzateke: Gauez egiten diren lanak ez dira onak izaten.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > menderagailuak, perpausa > erlatiboak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper