JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: berdin izan (jolastu/jolastea)

Zalantza hau daukagu: berdin dit (zait) jolastu/jolastea. Zein da zuzena?

Berdin izan aditz-lokuzioa, Euskaltzaindiaren Hiztegiak erakusten duenez [EH:berdin izan], da/du/dio/zaio izan daiteke. Beraz, berdin dit eta berdin zait, biak dira egoki (eta orobat berdin da eta berdin du).

Osagarriak ere hainbat eratakoak har ditzake: izenezko osagarriak (Berdin da bat edo bestea; Berdin du edozein bide), zehar-galderak (Berdin dit zer esaten duzun; Berdin zait nora joan), aditz-izena (Berdin zait hemen geratzea), partizipiozko egitura hautakaria (Berdin dit joan edo/ala ez; Berdin dit jolastu edo askaria prestatu), kontzesiboa (Berdin zaio hamar aldiz eskatuta ere)…

Galderako Berdin dit jolastu/jolastea aukerari buruz, esan behar da biak izan daitezkeela egoki baina lehena (partizipioa) ez dela erabiltzen bere horretan, soilik, baizik egitura hautakarian edo galdetzaile batekin: Berdin dit jolastu edo ez; Berdin dit jolastu edo irakurri; Berdin dit norekin jolastu… Adibideak, OEHtik: Berdin zitzaion iparrera igo edo egoaldera jetsi (T. Agirre, Uztaro, 212. or.), Berdin du, gainera, horrela izan nahiz ez izan (MEIG VI 119).

Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: bakean utzi (du/dio), berdin izan (dio/da/zaio)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper