JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: beldur izan (zeren beldur izan)

Zuzena al da zeren beldur zara? galderari iluntasunaren, otsoaren eta zure soil-soilik erantzutea?

Agian ez da txartzat ematekoa, baina ez dirudi egokia. Zaila da Orotariko Euskal Hiztegian halako erantzunen bilaketa egitea; baina, halakoen testigantzarik izatekotan, testigantza zahar samarrak aurkituko genituzke. Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da ageri horrelakorik.

Gaur egun ohikoagoa eta egokiagoa da iluntasunaren, otsoaren eta zure beldur erantzutea; nahiz eta galderako beldur hitza errepikatu.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper