JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: mozorrotu (indioz/indio)

Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke: Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?

Galdera egokia Nola mozorrotu zara? da.

Bestetik, -z mozorrotu (indioz mozorrotu) ala mozorrotu (indio mozorrotu) egituretako zein erabili den (erabili bada) jakiteko Orotariko Euskal Hiztegiko datuak ikusita, gaur egunera arte, ez da aurkitu -z mozorrotu egituraren lekukotasunik batere euskarazko tradizio idatzian, eta horregatik hobetsi zuen Gramatika batzordeak -Ø mozorrotu egitura 1997an.

Eta hobetsi zuen -z mozorrotu bezalakoak berri samarrak direlako eta euskarak horren ordez beste egitura batzuk erabili izan dituelako, hala nola indio jantzita, indio jantzian, indio mozorroan, indio arropetan (Iparraldean) eta abar. Mozorrotu aditza erabili izan da literaturan, baina bakarrik agertzen da gehienetan: mozorrotuta joan zen kalera.

Egia da gaur egungo erabileran asko ugaldu dela -z mozorrotu egitura; Lexikoaren Behatokia eta beste zenbait corpusetako datuetara baldin bagoaz, nabarmena da ugaltze hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia osatzeko, lehenagoko tradizioko datuak (OEH) eta gaur egungoak erabili ziren, eta, horregatik, itsaslapurrez mozorrotu (= indioz mozorrotu) egitura ere ontzat eman zen.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper