JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: -koi eta -keria atzizkiez sortutako adjektiboak (nirekoi, zeurekoi…) eta izenak (nirekoikeria, zeurekoikeria…)

Zilegi al dira <izenordain posesiboa + –koi,keria> moldean eraturiko hitzak?

Euskaltzaindiak ez du arautu kontua, baina sistemaren ikuspuntutik ez dago eragozpenik bide hori erabiltzeko.

Molde horretako batzuk jasota daude Euskaltzaindiaren Hiztegian (egoista eta egoismo mailegu sinonimoekin batera), bai adjektiboak (nirekoi, berekoi, zeurekoi, geurekoi), bai haietatik eratorritako izenak ere (nirekoikeria, berekoikeria, zeurekoikeria, geurekoikeria). Beste batzuk ez dira ageri, gutxi erabiliak ez baitira jasotzen.

Hiztegian ez dira denak sistematikoki jaso —arautu gabeko auzia izaki—: batzuk forma arrunten gainean osatutakoak dira (nirekoi), eta beste batzuk bihurkarien gainean (berekoi, zeurekoi…).

Horrez gain, ikus hau ere: "Lexikoa: berezko, geurezko, neurezko " (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper