JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: (trinkoak) eman (emadazu/*emaidazu, esaguk/*esaiguk)

Nik emadazu, esaguk eta antzeko adizki trinkoak emaidazu eta esaiguk formak baino batuagotzat eduki ditut oraindaino; baina zalantza sortu zait ea arau mailako erabakirik edo bestelakorik baden horretaz (ez dut aurkitu adizki trinkoen paradigmarik, nahiz inoiz ikusia naizen, ustez, halakorik).

Aditz horiek, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II, 388. or. liburukian esaten den bezala, ez dira benetan trinkoak; "semisintetikoak" edo sasitrinkoak direla esan dezakegu. Berez, aditz perifrastikoak dira; baina, erabiliaren erabiliz, gastatuz joan dira, maiztuz, aditz trinkoen forma hartzeraino.

Hona adizki horiei buruzko xehetasun batzuk:

a) Gramatika batzordeak emadazu forma agertu zuen arestian aipatutako EGLU liburukiko ohar horretako adibideen artean.

b) Aditz perifrastikoetako forma batua eman iezadazu da, eta ez eman iezaidazu. Gisa berean, esan iezaguk, eta ez esan iezaiguk.

c) Euskaltzaindiak 1979an argitaratu zuen Euskal Aditz Batua, 180. or. liburuan badira era horretako adizkien paradigmak, aditz trinkoen sailean. Besteak beste, esan/erran aditzaren paradigman, forma hauek ageri dira: esadak, esaguk, esadazu, esadazue eta abar. Gainera, eman aditzaren paradigmetan Euskal Aditz Batua, 170. or., emadak, emadazu, emadazue, emaguk, emaguzu, emaguzue eta abar ere ageri dira.

Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: agintera (emadazu, eman iezadazu, ezidazu / ez iezadazu)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper