JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: atzizkiak / hitz elkartuak / hitz eratorriak

  1. Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
  2. Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?

  1. Egia da askotan atzizkitzat hartu direla d) puntuan ageri direnak eta, horrenbestez, ez luketela agertu beharko hitz elkartuei buruzko arauan. Baina Hitz-Elkarketa/4 liburuan egindako sailkapenean du oinarria erabaki horrek; izan ere, -gin, -gile eta abarrek badute elkarte sintetikoen egitura (hau da, lehen osagaia objektu zuzentzat har daiteke). Horrexegatik aztertu ziren horiek guztiak ‘Elkarte sintetikoak’ atalean, Hitz-Elkarketa/3 liburuan. Bestetik, e) puntukoei dagokienez, euskal gramatikan begiratu baino ez dago gramatikari batzuek hitz elkartuen artean aztertu dituztela ikusteko, eta beste batzuek, berriz, atzizkien artean. Villasantek berak, Palabras vascas compuestas y derivadas liburuan, behin baino gehiagotan esaten du "se emplea también como vocablo independiente...", "empleado como sufijo o segundo elemento de composición..." eta abar. Argi dago, beraz, horiek hitz elkartutzat zein eratorritzat har daitezkeela. Inguruko hizkuntzetan ere badira horrelakoak.
  2. Epelegain eta Arotzenea, etxe-izenak diren neurrian, elkarturik idazten dira. Ikus hau ere: "“Noren” adieraztea: -rena, -ena, (Joxeren etxea: Joxerena/*Joxena)" (JAGONET)
 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak

Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper