JAGONET galde-erantzunak

Data adieraztea: puntua (-garren)

Data idaztean, urtea jartzean, puntua jarri behar da ala ez?

Ez da jarri behar. Euskaltzaindiak gomendatutako moldean (37. araua) ez da punturik ageri: Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n). Hala izanik, puntu horren baliokidea den -garren atzizkia idaztea ere ez da egokia (ezta haren laburduraren bat ere): *1983garren, *1983gn.

Bi ohar:

  1. Data-kontua da goiko hori. Joskera librean, urte hitza erabiliz gero, nahitaez erabili behar da -garren atzizkia: 1983. urtean gertatu zen hori (beste esanahi bat du 1983 urtean moldeak; ‘zenbat urtean?’ adierazten du: bi urtean = bi urteko epean den bezala, 1983 urtean = 1983 urteko epean da).
  2. Urtea milakoaren zifraren eta ehunekoen zifraren artean punturik gabe idazten da: 1983 (*1.983).
 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > data, ortografia > sinboloak/ikurrak

Unitate-mota: karaktereak > markak, karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > data

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper