JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: merezi du egitea/egiteak*

Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.

Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.

Azkeneko perpaus hori txartzat ematekoa da, Euskaltzaindiaren 31. arauaren arabera.

Aditz horren bi erabilera bereizi beharra dago:

  1. Subjektu Nork eta objektu Nor duena: Mikelek saria merezi du. Mikelek saria jasotzea merezi du.
  2. Merezi izan aditzaren erabilera inpertsonala, subjektu Nork ez duena: Merezi du lan egitea. Merezi du Euskal Herria ongi ezagutzea.

Goian aipatzen den zalantzazko perpausa bigarren baliokoa da. Beraz, honela legoke egoki: Arestian aipatutakoa egitea, Donostiako Parte Zaharrera joatea, merezi du.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper