JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: egon, jarri, sartu (indarrean egon/jarri/sartu)

Erdarazko ‘entrar en vigor’ / ‘entrer en vigueur’ nola eman behar da euskaraz?: Indarrean jarri, indarrean egon…?

Indarrean sartu esapidea ere egokia da adiera horretan, ala kalko baztergarria?

Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:indarrean] azpisarreran daude datu argigarriak.

Bigarren adieran daude ―lege, arau eta kidekoez ari garenean, alegia― erdarazko ‘entrar en vigor’ / 'entrer en vigueur' esapidearen parekoak. Adiera horretako adibideetan eta hiztegiko gainerakoetan, salbuespen bakanen bat izan ezik, indarrean jarri, indarrean egon, indarrean izan esapideak erabiltzen dira.

Lehenengo adieran, aldiz, ―’indarka, indarrean’ adieran (bortxaz, alegia)― indarrean sartu esapidea erabiltzen da.

Tradizioan egin den bezala, bien arteko aldea errespetatzea eta esapideak egoki gordetzea litzateke egokiena.

 

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, hitzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper