JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: federazio/federakuntza/federakunde

Erdarazko ‘federación (es) / fédération’ (fr) hitzaren itzulpen zuzena zein da hauetatik: federazio/federakuntza/federakunde?

Bizkaiko kirol federazio bakoitzak nahi duen bezala erabiltzen du eta zuzena zein edo zeintzuk diren jakitea gustatuko litzaiguke.

Hirurak erabili izan dira erdarazko ‘federación/fédération’ hitzaren euskal ordain modura. Nolanahi ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian, [EH:federazio] hitza soilik ageri da. Beraz, ulertu beharko da aukera hori lehenesten duela.

Euskaltzaindiaren 38. arauak (‘Munduko estatuak’), 2019an berritua izan denak ere, federakunde/federazio bitasunaren ordez, federazio bakarrik erabiltzea hobetsia du (Errusiako Federazioa, adibidez), edo konfederazio hobetsi da konfederakunde aldaeraren ordez (Suitzako Konfederazioa, esaterako).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > itzulpenak, lexikoa > maileguak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper