JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: gradu zentigraduak (°C)

Ondo idatzita al dago honako esaldi hau: Bizkotxoa 180 ºCtan egosten da? Ala marratxoa behar du?

Kasu-marka lotzean, neurri-unitateen sinboloei marratxoz eransten zaie aldian aldiko atzizkia: Bizkotxoa 180 ºC-(t)an egosten da. Tenperatura 100 °C-rantz hurbildu ahala...

Bestalde, -an/-tan (ZENBATEAN?) kasuen aukeran, biak dira zilegi euskara estandarrean. Hala ere, esan behar da Hegoaldeko literatura-tradizioan -ta- gabekoak direla nagusi: Bizkotxoa 180 ºC-an egosten da. Tutuaren mutur bat 20  ºC-an dago.

Hala egiten da kasu hauetan ere: NORA, NORAKO, NONDIK, NORAINO eta NORANTZ: Beroa 15 °C-(ta)ra igotzen denean. Tenperatura 100 °C-(ta)rantz hurbildu ahala...ta- gabekoak dira nagusi horietan ere, nahiz biak dauden zuzen.

Modu berean jokatzen da beste magnitude fisikoak neurtzen dituzten unitateak deklinatzean: luzera (2 km-ra egon), masa (3 kg-ra hurbildu) eta denbora (handik 3 s-ra).

NOLAKO/ZENBATEKO kasuan, hala ere, -ta- gabeko aukera baino ez da zilegi (34. araua): 20 °C-ko (*20 °C-tako) tenperatura izango dugu bihar. 5 °C-ko tenperatura behar da egitura mantentzeko.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, ortografia > marratxoa, ortografia > sinboloak/ikurrak

Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak, zenbakiak > kardinalak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper