JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: arraio

Arraio hitzak onartzen al du kasu-markarik? Ala beti doa mugagabean inolako markarik gabe? Honela, alegia:

- Nondik arraio zatoz?
- Nola arraio esan dezakezu hori?
- Zergatik arraio gonbidatu duzu txotxolo hori?
- Zertatik arraio bizi da gizon hori?
- Non arraio utzi ote ditut liburuak!

Ez dauka zertan joan beti mugagabean. Aski da Euskaltzaindiaren Hiztegia [EH:arraio] eta Orotariko Euskal Hiztegia [OEH:arraio] kontsultatzea horretaz ohartzeko. Adibideek erakusten dutenez, gehienetan interjekzio modura erabiltzen da; nolanahi ere, adjektibo modura ere joka dezake.

Egia da galde-perpausak ―eta halakoak dira galderako gehienak ere― mugagabean datozela gehienetan (Nondik arraio zatoz?, Non arraio utzi duzu liburua?...), baina artikuluarekin edo/eta kasu-markaren batekin ere sarritan ageri da: Arraioa!, tabakoa ahaztu?, Nork arraiok izenpetu du hori?, Zer arraiogatik egin duzu hori?, Ni oso-oso kezkatua nengoen, arraiotan!

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > interjekzioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper