JAGONET galde-erantzunak

Ortotipografia: neurri-unitateak (sinboloak)

Zientzian unitateen laburdurak nola idatzi behar dira: letra larriz ala xehez? Esaterako: 2L ur ala 2l ur?

Litroaren sinboloari dagokionez, bi moldeak dira onargarriak; alegia, larriz eta xehez idatz daiteke sinboloa: 2 L ur edo 2 l ur.

Litroaren sinboloa da bi modutan idatz daitekeen bakarra (L zein l), nazioartean hala erabakirik.

Oro har, neurri-izenak adierazteko, nazioarteko sinbolo estandarrak erabili behar dira. Batzuk letra xehez idazten dira (adibidez, m metroaren sinboloa da), beste batzuk larriz (adibidez, V voltaren sinboloa da) eta beste batzuk letra xehe eta larri bana dutela (adibidez, Hz hertzaren sinboloa da); eta denak idazten dira zenbakiaren ondoren hutsunea dutela eta sinboloa punturik gabe.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > sinboloak/ikurrak

Unitate-mota: karaktereak > letrak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper