JAGONET galde-erantzunak

Lekua adieraztea: han/bertan

Zein da bertan eta han adberbioen arteko aldea? Zein da bi moduen arteko ezberdintasuna, adibidez, esaldi honetan?: Baionan sortu zen eta han/bertan bizi zen, hil arte.

Funtsean, ez dago alderik; Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizio ezberdinetan dago aldea. Labur esanda: Iparraldean hura ageri den kasuetan Hegoaldean sarritan bera ageri den bezala ("hura/bera (haiek/berak)" (EBE)), modu bertsuan, Iparraldean han ageri den kasuetan [EH:han] ia Hegoalde osoan bertan ageri da [EH:bertan].

Bi tradizioak dira zilegi: ‘leku hartan’ esan nahi dute. Bata forma soila da (han), eta bestea, forma indartua (bertan). Iparraldean aldaera soila erabiltzen da normalean; Hegoaldean aldaera indartuak tradizio zabalagoa du, eta kasik erabat hartu dio tokia han aldaera soilari. Berdin gertatzen da, esaterako, handik/bertatik, hara/bertara eta gisako aldaera-bikoteekin ere.

Beraz, galderako Baionan sortu zen eta han/bertan bizi izan zen, hil arte esaldian, bi aukerak berdin interpretatzen dira.

Nolanahi ere, badu bertan adberbioak han adberbioak ez duen ezaugarri bat: aposizioan joan daiteke lekuzko zein denborazko esaldietan: orain(txe) bertan/berean, orduan(txe) bertan/berean, hemen bertan/berean, hor bertan/berean, egunean bertan/berean

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak

Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper