JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: jarrai (ekintzaren jarraia / *ekintza jarraia)

EGLU VII liburukian Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII, 326. or. jarrai adjektibo modura ageri da, eta atentzioa eman dit: “(partizipioko) aditzak adierazten duen ekintzaren jarraia eta ekintzaren mailako gehitzea azpimarratzen du egitura honek”. Molde bera beste bost aldiz ageri da EGLU liburukietan. Akatsa al da?

Ez, ez da akatsa. Esaldiari ondo erreparatuz gero, bistan da jarrai ez dela adjektiboa hor, izena baizik (ezkerrean daraman ekintzaren izenlagunak salatzen du hori).

Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez dauka jasota jarrai hitzaren izen-balio hori [EH:jarrai], baina bai Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:jarrai, II (Sust.)].

Zernahi dela ere, egia da adjektibo moduan ez dela erabili behar jarrai [EH:jarrai2].

 

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper