JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: baratze (baratzean/baratzan)

Beti zalantza izaten dut nola idatzi behar den: baratzAN ala baratzEAN. Zein da forma arautua?

Baratzean behar du, hitzaren forma estandarra [EH:baratze] delako eta ez *baratz, ez eta *baratza ere. Preseski hortixe, baratza formatik alegia, dator euskalki mailako erabileran baratzan esatea euskaldun batzuek, baina baratze formari baratzean dagokio inesiboan (non kasuan).

Honatx, argigarri, paradigmako kasu-marka batzuk:

  • mugagabean: baratze, baratzek, baratzeri, baratzetako, baratzetan...
  • singularrean: baratzea, baratzeak, baratzeari, baratzeko, baratzean...
  • pluralean: baratzeak, baratzeek, baratzeei, baratzeetako, baratzeetan...
 

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper