JAGONET galde-erantzunak

Ahoskera: Julia izena nola ahoskatu

Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian ageri da Julia izena. Nola ahoskatzen da? Gaztelaniaz egiten den bezala ala j hori June, Jone edo Jule izenetan bezala ahoskatzen da?

Euskaltzaindiak ez du esan Julia moduko pertsona-izenak euskaraz nola ahoskatu behar diren.

Hala ere, 87. arauko VIII.1 eta VIII.2 epigrafeak kontuan hartuz gero, sistematizazioak honela behar duela dirudi:

- Ahoskera zainduan, Euskaltzaindiaren arauetan (66, 76, 82, 125, 129 eta 186. arauetan) ageri diren Julia, Julio eta Juliana pertsona-izenak <Yulia>, <Yulio> eta <Yuliana> ahoskatzekoak lirateke, Julen eta Julene ahoskatzen diren bezala (<Yule> eta <Yulene>). Hori litzateke erabili beharreko ahoskera zaindua pertsonaia historikoak aipatzeko. Adibidez:

Julio (<Yulio>) Zesar erromatar politikari eta militarra.

Augusto lehen erromatar enperadorearen alabak Julia (<Yulia>) zuen izena.

Santa Julia (<Yulia>) Korsikakoa V. mendeko santa kristaua.

Juliana (<Yuliana>) Nikomediakoa santa eta martiria.

- Hortik kanpo, pertsona-izenak ahoskatzeko, hala nola Euskal Herriko gaur egungo pertsona-izenen kasuan, ahoskera desberdinak erabiltzen dira Hegoaldean eta Iparraldean. Hasierako <j> hori Hegoaldean [x] belarra izaten da (gaztelaniazko "jamón" bezala ―Jose, Juan, Juliana ―) eta Iparraldean [ʒ] sabaiaurrekoa (frantsesezko jambon” bezala ―Joséphine, Jean, Juliette…―).

 

Zalantza-mota: ahoskera, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak

Unitate-mota: prosodia > hotsak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper