JAGONET galde-erantzunak

Onomastika: Opus (Opuseko/Opus-eko/*Opusko)

Zein da idazkera zuzena: Opusko kidea / Opuseko kidea / Opus-eko kidea?

Honela behar du: Opuseko kidea edo Opus-eko kidea.

‘Adierazpen izendatzaileen deklinabidea’ izeneko arauak jorratzen du gai hori (183. araua), eta bertan, leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak hartzen dira kontuan. Esate baterako: Twitter, Euskaltel, Fagor, Ederlan, Nafarroa Oinez

Arau horren arabera, kontsonantez bukatuek beti gorde behar dute -e- epentetikoa, eta aukerakoa da marratxoa erabiltzea: Twitterreko/Twitter-eko (*Twitterko), Euskalteleko/Euskaltel-eko (*Euskaltelgo), Fagorretik/Fagor-etik (*Fagortik), Ederlaneko/Ederlan-eko (*Ederlango), Nafarroa Oinezeko/Oinez-eko (*Oinezko)

Dena dela, izan kontuan arau horrek ez duela zerikusirik leku-izen bereziekin; haietan, -e- epentetikoa ez da nahitaezkoa: Garesko/Gareseko, Eibarko/Eibarreko…

 
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper