JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: ari izan (Nitaz ari zara/*nigatik ari zara)

Adibidez: -gatik ari izan (‘nigatik ari zara’).

Ez dago argi zein den zalantza. Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:ari izan] badakartza zenbait adibidide, baina -gatik ‘por causa de’ adieran, jakina: Lan hori hartzen dutenek bazkagatik egiten dute gehienek. Ez dira gerokoagatik ari.

Ari izan ‘ocuparse de, tratar (sobre)’ / s’occuper de, traiter de' [‘gaia’ adierazteko edo] adieran, instrumentalarekin ageri da gehienetan tradizioan (Nitaz ari al zara?). Adiera horri badagokio zalantza, esan behar da estilo-liburu gehienak -gatik saihestearen alde ageri direla, nahiz literatura-tradizioan noiz edo noiz erabili izan den.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper