JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darrai/darraio) (du/zaio)

Horrek bere horretan darrai bezalako esaldietan darrai forma trinkoak onartzen al du du (Nor-Nork) aditz-erregimena?

Aditz batuko formak ematean Euskal Aditz Batua, 104. or., Euskaltzaindiak darraio arautu zuen, hau da, jarraiki aditzari dagokion forma trinkoa (zaio motakoa).

Datiborik (nori sintagmarik) ez dagoenean azken urteotan erabili den darrai forma berria da, eta ez da horretaz ezer esan. Dena den, bere horretan jarraitzen du ere lasai esan daiteke, forma berririk sortu beharrik gabe.

Ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darraio, ninderraion)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: jarraitu/jarraiki (zaio/da/du)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak-aditzak > trinkoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper